Bloga

TOURRA HASTEAR DA!

Tourra hastear da, ekainaren 29an, eta horrekin batera gure porra. Hurrengo astelehenetik aurrera, ekainaren 24tik, porra egiteko aukera izango duzue, bai ohiko tabernetan larunbata 21:00ak arte, baita internetez ere, igandea 13:00ak arte. Boletoaren prezioa 8€ izango da.
Sariak
Badakizue, lau itzulietako boleto onenarentzat sari berezia dagoela, 1.600€; baina, saria lortu ahal izateko derrigorrezkoa da lau porratan parte hartzea eta lauetan boleto irabazleak izen berdina izatea. Gainontzeko sariak mantentzen ditugu: porrako 1goak 400€ irabaziko ditu, 2.goak 200€ eta etapako 65€. Horretaz gain, 6 urdaizpiko banatuko ditugu, 5 zozketaren bitartez eta bat azkena geratzen den boletoarentzat izango da. Eta puntu gehien lortzen dituen tabernarentzat bi pertsonentzako otordu bat Txartel Txokon irabaziko du.

Tabernak
Tabernan, zerbait hartzen duzuen bitartean, egitea erabakitzen baduzue, ohiko tabernetan aurkituko dituzue txirrindularien zerrendak eta boletoak: Abend, Antxeta (Usurbil), Arkupe, Artizar, Avenida, Benta (Usurbil), Bronx, Buenetxea, Eguzki, Futbol Txokoa, Genesis, Gure Etxea, Ilargi, Iñaki, Izkiña, Jalgi, Larrañaga Harategia, Oria Txiki, Punto, Sancho, Txiriboga (Usurbil) eta Txoko taberna (Jaizkibel plaza).

Kontutan hartzeko oharrak
Lau itzulietako bat (Itzulia, Giro, Tour edo Vuelta) martxan dagoela bertan behera gelditzen bada, une horretan bertan ere porra bukatutzat emango genuke. Azken etapak normal puntuatuko luke, hau da, etapako lehen 15ek eta sailkapen orokorreko lehen 3ek puntuatuko lukete. Eta azken sailkapenerako, puntuazio berezia aplikatuko litzateke (ikus G puntuazio-sistema). Sarietan ez litzateke aldaketarik egongo: 1goarentzat 400€, 2.goarentzat 200€ eta urdaiazpikoen zozketako irabazleak mantenduko lirateke.
Etaparen bat neutralizatuko balitz, antolatzaileak argitaratuko lukeen zerrenda hartuko genuke eguneko puntuaketarako, nahiz eta txirrindulari horien artean lehiarik ez den egon.
“Lauetatik onena” sariari dagokionez,
– Lauak ospatzen badira (Itzulia, Giro, Tour eta Vuelta): 1.600€
– Horietako bat ospatuko ez balitz: 1.200€
-Horietako bi ospatuko ez balira: 800€
– Horietako bat bakarrik egingo balitz, ez litzateke saririk izango.
Animatu parte hartzera!