Bloga

Ordizira iritsi nahian (56-52)

Partidu kaskarra larunbatean errendimenduko juniorrek Oridizian jolasturikoa. Partidua hasi baino lehen hasi ziren arazoak. 12.30tan geneukan partidua eta 11.00etan atera ginen herritik, denbora soberan. Euria, eguraldi txarra errepidean eta istripua. Istripu bat omen zegoen Andoain inguruan eta sekulako ataskoa. 45 minutu pasa eta oraindik Andoainen ginen, iritsiko al ginen Ordizira partidua asterako? Kotxe bat Aduna aldean zebilen, beste bat Villabonan, beste bat Nafarroan Berastegira bidera… 12.00 eta gu oraindik Andoainen ginen. Wattsapp-ak batetik bestera, neska batzuk ez ziren partidura iritsiko eta gu… iritsiko al ginen. 12.15 lehenengo jokalaria iritsi zen Ordiziara, 12.20etan beste bi jokalari, 12.25erako beste bi jokalari eta ni, entrenatzailea… Beste neskak ez genekien non zeuden, bidean oriandik, Ordizira iritsi nahian.

Ordiziako taldeak eta bi epaileek ez zieten beste neskei itxoin nahi izan, jada 5 jokalari bertan ginela eta “legalki” partidua hasi daitekela 5 jokalari beran bagaude. Legalki bai hasi daiteke partidua, baina 10 minutu itxoiteagatik ez zen ezer gertatuko. Beste neskak iritsiko ziren, apur bat berotzeko aukera izango genuen, baina ez epaileek presa zutela gero eta partidoa horrela hasi zen. Presa hau partidu guztian zehar izan zuten, presa deituko diot ezjakintasuna ez esateagatik eta partiduan haiek egin zutena ez dakit legaltzat kontsideratu daitekeen, hori da hori arbitraje maila…

Partiduaren hasiera, esperotakoa. 5 jokalarirekin, berotu gabe, burua partidutik kanpo. 7. Minutuan markagailua 11-0koa zen, harritzekoa. Momentu honetan beste bi jokalari heldu ziren, 7 ginen jada. 2. Laurdenak antzeko jarraitu zuen, ez genuen partiduan sartzea lortzen eta Ordizikoek gure akatsak aprobetxatzen zituzten. 27. Minutuan markagailua 25-13koa zen eta azkenean falta ziren bi jokalariak heldu ziren. Azkeneko hiru minutuak hobeto jokatu genituen eta atsedenaldira 29-21 heldu ginen.

Atsedenaldia beroteko erabili genuen eta gure partidua bigarren zatian hasi zen. Presionatzen hasi ginen, baloiak lapurtzen, zentzuarekin jolasten, 8-0eko partziala eta 4 minutuan markagailua berdintzea lortu genuen 29-29. Hirugarren laurdenak berdinduta jarraitu zuen aurrera eta azken segunduan sartutako triple bati esker berdinduta iritsi ginen 3. Laurden amaierara 39-39.

Azken laurdenean ez genuen jolasten jakin, ez genuen irabazteko nahi hori erakutsi. Partidua amaitzeko 4 minutu faltan markagailua 47-46 zen Ordiziaren alde eta ez dakit zenbat kanasta errex huts egin genituen markagailuan aurretik jartzeko. Ordiziarrek ez zituzten gure akatsak barkatu eta 5 puntuko aldea lortu zuten 2 minutu faltan. Azken minutuan 53-50eko markagailuarekin 3 edo 4 baloi izan genituen markagailua berdindu edo gerturatzeko, baina ez ginen jaurtitzeko ere gai izan. Baloiak galdu genituen, eskutatik kendu zizkiguten, eskapatu egiten zitzaigun… horrela irabaztea, ezinezkoa. Amaieran markagailua 56-52 Ordiziaren alde.

Partzialak: 16-7/ 13-14/ 10-18/ 17-13

Leire Belartieta 11, Miriam 1, June -, Larraitz -, Ainara 6 –bostekoa- Leire BEldarrain 14, Aitane 11, Paula 6, Paloma 3