Bloga

Kirolaren alde

Eusko Jaurlaritzak taldeko kirolak etetea erabaki zuen, urria bukaeran argitaratu zuen dekretuarekin. Abenduko dekretuarekin, berriz, 14 urtetik gorako kirolari federatuak entrenatzen hasi ziren, baina gainontzeko guztiek ezin diete entrenamenduei ekin. Argi daukagu kirola kalte baino on gehiago egiten diela. Horregatik, ez dugu ulertzen kirolaren etete hau.

Honen harira eta gaiaz arduratuta, Bultza Kirola plataforma sortu da, zeinek manifestaldi baterako deialdia zabaldu du, larunbatean Boulevarrean 12:00etan. Honen bitartez bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Laster entrenatzen ikusiko garelakoan,