Igandeko lasterketari begira zenbait gomendio
Datorren igandean, urriak 30, jokatuko den XXV. Lasarte-Oria Bai Kros Herrikoia dela eta, Ostadar S.K.T.-tik zenbait eskaera eta gomendio helarazi nahi ditugu.
Eskaerekin hasita, nagusiak bi dira. Lehena, antolatu ditugun lasterketa ezberdinetan parte hartu behar ez duten herritarrak kalera ateratzera animatu nahi ditugu: batez ere, lasterketak ikusi eta parte-hartzaileak animatzera eta txalotzera. Bigarrena, lasterketak irauten duen bitartean parte-hartzaileen jarraibideak aintzat hartzea.
Gomendioen atalean, igandean autorik ez erabiltzea gomendatzen dugu. Eta goizean erabili behar izatekotan, aintzat hartu:
Mitxelingo sarrera/irteera moztuta egongo da 10:00etatik 14:00etara.
- Geltoki kalea moztuta egongo dela 10:00etatik 14:00etara.
- Erdigunea/Blas de Lezo; 10:15-11:30 artean ezingo da autoz irten. 11:30etatik aurrera Hipodromoko zubitik ateratzeko aukera izango da.
- Erdigunea/Pablo Mutiozabal/Juan de Garay/Iñigo de Loiola/Pintore kalea; Geltoki kaletik irteera moztuta egongo da goiz osoan zehar. Urbileko errotondatik ateratzeko aukera izango da 10:50etatik aurrera -irteera hori moztuta egongo da 10:20-10:50 artean-.
- Urbileko errotonda; 10:20-10:50 itxita egongo da.
- Atsobakar auzoa; Donostiara irteera moztuta egongo da 10:20-11:00 artean. Andoainera irteera zabalik egongo da.
- Sasoeta; Buenos Aires aldapako errotonda moztuta egongo da 10:20-11:00 artean. Euskotreneko errotonda, berriz, 10:20-11:10 artean.
- Buenos Aires; Goiegiko errotonda moztuta egongo da 10:20-11:00 artean. Hernani bidetik irtetzeko aukera izango da.
- Zumaburu; 10.20-11:15 artean autorik ez erabiltzea gomendatzen da.
- Kotxeras; 10.20-11:20 artean autorik ez erabiltzea gomendatzen da.
- Oria; 10.20-11:20 artean autorik ez erabiltzea gomendatzen da.
- Galp gasolindegiko errontonda; moztuta egongo da 10:40-11:10 artean.
- Zubieta; 10:30-11:30 artean, irteera Santuenea auzotik.
- Hipodromo zubia, Zubietara bidean; 10:15-11:30, autoentzako itxita.
- Txikierdi;
- Lasarte-Oriako norabidean, ibilgailuentzat itxita 10:00-14:00 artean.
- Zubietako norabidean, ibilgailuentzat itxita 10:00-12:30 artean.
- Mitxelin lantokira doazen kamioientzat itxita, 10:00-12:30 artean.