HURRENGO DENBORALDIA PREST!
Ipar Martxako taldeak dagoeneko prest dauka 2019/20 ikasturteko egitaraua.
- Irailaren 21ean: Lasarte-Oriako mugak. Azken bi urtetan egiten saiatu gara, baina eguraldi txarra zela eta, bertan beheran utzi behar izan genuen. Ea aurten eguraldia lagun dugun.
- Irailaren 28an: Valderejo eta Salinas de Añana. Valderejon zailtasun desberdineko 3 ibilbide prestatu ditugu goizean zehar egiteko. Arratsaldean, berriz, Salinas de Añanara bixita egingo dugu. Autobusez joango dara eta oraindik lekuak daude. Beraz, lehenbailehen deitu Ostadarreko bulegora izena emateko.
- Urriaren 13an: Buruntzaldeako Ibilbideak. Azken urtetan bezala, ipar martxa egiteko ibilbide bat proposatuko dugu nahi duen ororentzat.
- Urriaren 26an: Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia. Iazko edizioan taldetxo bat aritu ginen zirkuitua probatzen, guretzat egokia zen ala ez ikusteko. Aurten Ipar Martxako lehen edizioa izango da.