Bloga

Hirugarren porrota Senior Mutilentzat

Hiru partidu jarraian irabazi ondoren, Oñatin Ostadar SKT senior taldeak bere hirugarren porrota jaso du. Aloña Mendi KE taldearen eskutik partidua kontrolatzea eta emaitzari buelta ematea ez genuen lortu.

Gure ezaugarrietara egokitzen ez den erritmora jolasten hasi ginen, hau da, Oñati taldearekiko dauzkagun abantailak ez genituen aprobetxatu. Ia partidu osan zehar, aurkariek defentxan intentsitate maila altua mantendu zuten. Lehenengo laurdenaren amaieran markagailua berdinduta zegoen: 14-15.

Bigarren laurdenaren zehar, erritmo mantso batekin jarraitu genuen jolasten, honi beraien intentsitate maila altua gehitzen badiogu, baloi ugari galtzera eraman gintuen, Aloña Mendikoek gure akatsak kontraerasoetan bilakatuz. Atsedenaldian markagailua etxekoen aldekoa zen, 38-33.

Bigarren zatiaren hasieran, erreakzio txiki bat izan genuen: defentsa aldaketa batzuei esker, markagailuan abantaila murriztu genuen baina beraien erritmora jolastea utzi genien eta partidua amaitzeko 10 minutu falta zirenean, 4 puntu behera gindoazen.

Azken laurdenaren zehar, taldeak erasoan dena eman zuen eta aukera pare bat izan genuen partiduari buelta emateko eta garaipena lortzeko (70-67), baina defentsan akatsak egiten jarraitu genuen eta, honi esker, partidu amaiera arte, markagailua beraien aldekoa izan zen:79-73.

Gaur egun 3 garaipen eta 3 porrotekin gaude, akatsak zuzentzeko kontzentratuta eta hurrengo partiduan pentsatzen: etxean Bosteko taldearen aurka.

79 – Aloña Mendi KE (14+24+15+26)

73 Ostadar SKT (15+18+16+24)