Bloga

GIPUZKOAKO TXAPELKETAN 3.

Zazpi domina eta Kluben arteko txapelketako hirugarren postuan bukatu genuen Gipuzkoako txapelketan.

Maider Rekondok bi probetan parte hartu zuen, disko-jaurtiketa proban eta mailu-jaurtiketan, eta urrezko eta zilarrezko dominak ekarri zituen.

Xabalina- eta pisu-jaurtiketa probetan beste bi domina lortu zituen  Oihana Igarrizek 31 metro baino gehiagoko markarekin xabalina probako garaile izan zen  eta pisu-jaurtiketa proban hirugarrena izan zen, 10,48 metroko markarekin.

Naroa Furundarenak ere jauzi hirukoitzean lortu zuen sari nagusia, urrezko domina eta Enara Gonzalez bigarren izan zen luzera-jauzi proban, bere marka pertsonala hobetu zuen 5,64 metroko jauzia egin baitzuen.

4×100 m. lasterketan ere parte hartu zuen Ostadarrek. Naroa Elvirak, Enara Gonzalezek, Naroa Furundarenak eta Maider Abetek osatutako laukoak bigarren postua lortu zuen.

Maider Abetek 100 m. eta 200 m. lasterketetako marka pertsonalak lortu zituen

Taldeko kide guztien jardunari esker, 37 puntu lortu genuen eta hirugarren sailkatu ginen Kluben arteko txapelketan Super Amara BAT eta Real Sociedad taldeen atzetik.

Aupa taldea!!!!!