Garaipena Senior-entzat
Ostadar SKT taldekoek bi jardunaldi jarraian irabazi gabe egon ondoren, Larramendi ILK menderatu zuten, bigarren faseko beraien lehenengo porrota suposatu zuen. Ostadar taldekoek partida ona egin zuten eta 40 minututan zehar intentsitatea mantentzea lortu zuten.
Partida hasieran, Ostadarrekoek oso adi hasi ziren, baina Larramendikoek kanpoko jaurtiketan oso ondo egon ziren lehenengo laurdenean; hiru hiruko sartu 18 puntutara iristeko lehenengo 10 minutuetan. Aldiz, Ostadarrekoei askoz gehieago kostatzen zitzaien saskiratzea. Laurdenaren amaieran, markagailua kanpoko taldearen alde zegoen 10-18.
Bigarren laurdenean, Ostadar taldekoek defentsan aldaketa batzuk egin zituzten aurkarien saskiratzaile erritmoa moztu nahian. Lehenengo 5 minutuak intentsitate handikoak izan ziren eta markagailua berdindu zen, aurkarien kanpo jaurtiketak gutxitzen joan zen eta Ostadarrekoek erreboteak ondo borrokatu zituzten bigarren aukerak ez emateako. Hurrengo 5 minutuetan berdintasuna mantendu zen markagailuan eta kontraerasoko jokaldi on batekin amaitu zen. Atsedenean 25-24 etxekoentzat.
Hirugarren laurdenean, Ostadar taldekoek ondo jokatzen jarraitu zuten, erasoan erabaki hobeak hartzen. Defentsako aldaketekin jarraitu zuten etekin handia ateratzen ari zirelako eta defentsa ona finkatzea lortu zuten. Kanpotarrek ere defentsa aldaketa bat proposatu zuten, zonakako 2-3, baina kanpo jaurtiketan ondo egon ziren Ostadarrekoek eta azken laurdenera abantail txiki batekin iritsi ziren (44-36).
Azken laurdenean kanpokoek abantaila murriztea lortu zuten, markagailura hurbiduz. Baina Ostadar taldekoek lasaitasuna mantendu, erasoan abantailak bilatuz eta beraien defentsari esker, emaitza arriskuan jarri gabe (56-47) eta partida osoan zehar lan ona egitearen sentsazioarekin partida ixtea lortu zuten.
56-Ostadar SKT (10+15+19+12)
47-Larramendi ILK (18+6+12+11)