Bloga

Aukera-berdintasuna

Aurreko urtarrilaren 31n, elkarte hau Txus Alonso Lasarte-Oriako kiroletako zinegotziarekin elkartu zen herriko komunikabide batean agertu zen informazioaren gaineko gure desadostasuna azaltzeko: areto-futbol txapelketa herrikoia enpresa batek antolatuko du 6.000 euroren truke.

Aurrekariak

Udalak baino tradizio handiagoa duen areto-futbol txapelketa hau 34 urtez gure elkartetik antolatu da. Txapelketak inoiz ere ez, ez du diru-laguntzarik jaso. Udaletxearen lehenengo urteetan diru-laguntzak nahierara esleitzen ziren. Ondoren, txapelketak dituen ezaugarriengatik ez zegoen diru-laguntza lerro aproposik, ezta Udalak inoiz ez du diru-laguntza lerrorik aurkitzeko esfortzurik egin ere. Urte guzti horietan Udalak txapeldunaren trofeoa eskaini du, soilik.

Txapelketa honek irailetik ekaina bitartean astebururo 400 pertsona inguru zituen kirola egiten. Egia da, azken edizioetan asko jaitsi dela, 100 pertsonetara.

Egungo egoera

Aurtengo 35.edizioa ezin dugu antolatu laguntzaile falta dela eta. Elkarte honek ez du trabarik jartzen herriko beste elkarte batek antolaketa bere gain hartzeko.

Herriko elkarte guztiok diru-laguntza deialdietara baldintza berdinen pean aurkezten gara, antolatutako ekitaldia Udalak diruz laguntzea nahi badugu. DENOK partida berdina jokatzen dugu. Baina kanpoko enpresa batek antolatzen duenean, diru-laguntza zuzenean ematen zaio, eskudirutan.

Errealitate ekonomikoa hau da: 34 edizio * 40€= 1.360€ (txapeldunaren trofeoa) eta lehen urtea herriko inork ez duela antolatzen, 6.000€.

Honi aukera-berdintasuna deitzen zaio.

Imanol Bardají
Ostadar S.K.T-ko Lehendakaria