20/21 DENBORALDIA PREST!
Ipar Martxako taldeak dagoeneko prest dauka 2020/21 ikasturteko egitaraua. Urriaren7an izango da lehen saioa. Entrenamenduak astean bitan izango dira: asteazkenetan 19:00etan eta ostegunetan 10:00etan.
Entrenamenduak seguruak izan daitezen neurri batzuk hartuko ditugu eta hauek betezea eskatzen dizuegu:
- Saio edo entrenamendu bakoitzaren aurretik tenperatura hartuko dugu. Dena den, COVID-19ari lotuta egon daitezkeen sintoma ohikoenetako bat baduzu (37°tik gorako sukarra, hotzikara, eztula, airea falta denaren sentsazioa, usaimena eta dastamena galtzea, eztarriko mina, giharretako minak, buruko mina, ahulezia oro har, beherakoa edo gorakoa) ez etorri jarduerara mesedez.
- Saioa hasi aurretik eskuak garbituko ditugu.
- Hamarreko taldeetan ibiliko gara eta gure arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izango da.
- Musukoa eraman, baina ipar martxa egiten dugun bitartean distantzia mantentzen badugu ez da derrigorrezkoa izango.
IRTEEREN EGUTEGIA
Irteera guztietan bi ibilbide proposatzen ditugu, bat luzea eta bestea motza:
- Urriaren 25ean: Buruntzaldeako Ibilbideak.
A ibilbidea: Lasarte – Agiña – Arratzain – Lasarte.
B ibilbidea: Lasarte – Agiña eta kostako autobusean bueltatu.
- Azaroaren 28an:
A ibilbidea: Lasarte – Igeldoko kanpina – Antiguo – Lugaritz (topo)
B ibilbidea: Igeldoko kanpinera autobusez – Antiguo – Lugaritz (topo)
- Abenduaren 12an:
A ibilbidea: Lasarte – Zubieta – Txaldalur
B ibilbidea: Lasarte – Zubieta – Lertxundiko bidetik buelta Lasartera
- Urtarrilaren 16an:
A ibilbidea: Lasarte – Agiña – Orio (topoa)
B ibilbidea: Lasarte – Agiña (autobusez Lasartera)
- Otsailaren 27an:
A ibilbidea: Lasarte-Oriako mugak
B ibilbidea: Lasarte – Larre – Teresategi – Lasarte
- Martxoaren 27an:
A ibilbidea: Zumaia – Deba
B ibilbidea: Zumaia – donajakue bidetik Elorriagara – Zumaia. Zumaian topoa hartu Debara eta kostatik bueltatxo bat.
- Apirilak 24ean:
A ibilbidea: Hendaia – Donibane Lohitzune – autobusa Hendaiara
B ibilbidea: Hendaiatik abadiara, buelta eta kostatik bueltatxo bat
IKASTAROAK
- Mendian hobeto ibiltzeko teknika ikastaroa: azaroak 21ean
- Pilatwalk ikastaroak:
- Azaroak 14ean
- Martxoak 13ean
- Ekainak 12ean